Hogei urte baino gehiago igaro dira txistulari talde batek, Jo ala Jo kultur taldeko kideek, gaita jotzen ikastea erabaki zuenetik, bailarako plazek Nafarroan hain errotuta dagoen instrumentu honen doinua berriro entzun zezaten, eta bere notetatik eratorritako dantza tipikoak berriz har zitzaten. Handik gutxira Baztango Gaitariak jaio zen. Hogei urte hauetan gaitak lekua izan du pixkanaka festetan, dantzetan, baztandar folklorean.
Ospakizunak girotzeaz gain, Baztango Gaitariak taldeak urteak daramatza gaita-jotzaile berriak sortzen, gaitaren jarraipena ziurtatzeko eta gaitaz gozatzen jarraitu ahal izateko.