(H)ilbeltza

Eneko Barberena: "Nire nobelaren ikertzailea aseguru etxe bateko peritu bat da"

Eneko Barberenak irabazi zuen (H)ilbeltza v. beka eta honi esker "Suak erreko ez balu" eleberria argitara eman du Txalaparta Argitaletxearekin. Kontakizuna Aezkoan kokatua dago, hangoa baita Barberenaren aita eta familia eta ongi ezagutzen duen ingurua baita. (H)ilbeltzaren lehen egunean egin du liburuaren aurkezpena Arizkunen. 

 

 

Suak erreko ez balu

Eneko Barberena Mondragon 2023

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxeko bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu aurkituko ditu.

Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?