Nobela beltzaren inguruan murgildu gara IX. edizioaren hasierako egunean. Igandera arte, 29ra arte, hainbat ekitaldi eginen dira Baztanen.
Egitaraua
Ilbeltzaren 23an, astelehena, ‘idazleekin solasean’ saioa egingo da. Eneko Barberenak eskuratu zuen iazko beka eta haren emaitza, ‘Suak erreko ez balu’ nobela beltza izango dute solasgai. Hitzordua 19.30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
Hilaren 25ean, asteazkena, ‘Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea’ izenburupean hitzaldia eskainiko du Joseba Sarrionandiak 19.00etan Anizko Mendiarte elkartean.
27, ostiralean ‘Kareletik’ (Anjel Lertxundi,1987) filmaren emanaldia iragarri da 19.00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.
Larunbatean, berriz, mahaingurua antolatu da. ‘Zurian beltz, literatur itzulpenak eta itzulpozak’ izenburu hartuta Garazi Arrula eta Garazi Ugalde arituko dira. Moderatzaile lanak Amaia Apalauzak hartuko ditu. 11.00etan izango da ekitaldia Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
14.00etan bazkarian elkartuko dira Erratzuko elkartean. Interesatuek txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean eskuratu ahal izango dute.
Bazkal ondoren liburu aurkezpenak etorriko dira: Jon Alonsok ‘Amaiur bat urtero’ liburua (Amaiurko Gaztelu
Elkartea+(H)ilbeltza) aurkeztuko du; Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ (Elkar); eta Gaizka Ugaldek –berak ekarri du euskarara– Leonardo Sciasciaren ‘Todo modo’ liburua (Erein). Iluntzean, Susmagarrien gaua ospatuko da Erratzun barna.
Igandean emango zaio amaiera aurtengo egitarauari. 11.00etan Itzuli beltza, gorputz gorrituen solasa iragarri da 11.00etan Oronozko aparkalekuan. Eta 19.00etan Ruper Ordorikaren emanaldia Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.