TURBANTEEN TAILERRA
Afrikako turbanteen tailerra Kairabarekin
Urtarrilak 26 osteguna | 18.00etan | 10€
Kairaba Afrikako emakumeen ahalduntzean lan egiten duen elkarte bat da, orientazioan eta aholkularitzan diharduten profesionalekin. Tailerreko parte hartzaile bakoitzak bere turbantea sortu ahal izango du Afrikako oihalak erabiliz. Gainera, parte hartzaileek Afrikako emakumeek jatorrizko herrialdeetan bizi duten egoera ezagutu ahal izango dute. Tailerrak 10 €-ko kostua du, jarduera amaitutakoan parte hartzaile bakoitzak eramango duen turbantea egiteko erabiliko den oihalaren balioa.
"RECETAS PARA UNA CIUDAD SOÑADA"
Urtarrilak 27 ostirala | 21.00etan | 25€
Antzerki komunitarioko pieza hau Theatrodix Phestibalaren esparruan sortu zen eta Calatea konpainiak koordinatu du.
Obra geu garen istorio txiki eta handietan murgiltzen da; zer kontatzen dute nire eskuek nitaz? Zein osagaiez nago eginda? Zer konpartitu nahi nuke oraindik ezagutzen ez dudan bizilagun batekin? Elkar ikusteko, elkar ezagutzeko eta denok hartzen dugun hiri bat elkarrekin sortzeko topaleku bat. Iruñea… amesten dugun hiria noiz izango da?
Hizkuntza: Gaztelania