Enrikko: "Baikortasun txute bat behar dugu"

La topadora taldeak bere bigarren diskoa plazaratu du, 'Karma' izenekoa. 10 kantu berri alai eta dantzagarriak, reggae, ska, rock eta erritmo latinoak nahasten dituztenak. Skalariak eta Vendetta bezalako taldetan ibilitako musikari zailduek lan berria aurkeztuko dute Iruña Rock  jaialdian, Nafarroa Arenan, martxoaren 31an.