June Agirre eta Maider Naclares dira Iruñea Beltza literatur lehiaketako irabazleak

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 17a, 18:08

June Agirre aldaztarra "17 minutu" lanarekin eta Maider Naclares txantrearra "Beltza zen autoa" narrazioarekin izan dira Iruñea Beltza Kontakizun Laburren lehiaketaren lehen edizioko irabazleak euskarazko modalitatean. 16 urteko bi gazte hauek asteazken honetan jasoko dute saria Panetarioan. 

Euskarazko atalean AingeruEpaltza, BakarneAtxukarro eta KermanArzalluz idazleek osatutako epaimahaiak, June Agirre Anduezak sinatutako "17 minutu" izeneko kontakizunean, hizkuntzaren erabilera ona eta thriller psikologiko kutsuko jatorrizko istorio baten sorrera baloratu ditu. Haien hitzetan "Egileak tentsioa gero eta gehiago sartzen jakin du, protagonistarengan eta irakurlearengan larritasuna eta ezinegona sortuz. Amaiera ere bere aldeko puntua da, azken unera arte ez baita aurkitzen benetan gertatzen ari dena." Egileak 16 urte ditu eta San Fermin Ikastolako ikaslea da.

Maider Nanclares Otxoa Navarro Villoslada BHIko 16 urteko ikaslearen "Beltza zen autoa" izeneko lan finalista oso positibotzat jo du epaimahaiak "egileak suspentsea hasieratik sortzen jakin duela uste baitu, neurri batean esaldi laburren erabilerari esker, eta horrek erritmo azkarra ematen dio narrazioari. Gainera, ondo eraikitako elkarrizketa batzuk eta pertsonaia nagusiak sortzen duen iluntasuna hartu dituzte kontuan. Azkenean, istorioa biribila da, zirkulua ixten da. Noir estiloko kontakizuna da, egitura koherentea, elkarrizketa onak eta amaiera gordina dituena."

Asteazken honetan, urtarrilaren 18an haien sariak jasoko ditzute 12.00etan Planetarioan eginen den ekitaldian. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du eta finalistak poltsa bat jaialdiko produktuekin. 

Gaztelaniazko ataleko irabazleak Iranzu Leceta Elvira eta Uxue Fernández Alzórriz izan dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!