Eneko Esparza ohiko kolaboratzailea da Euskalerria Irratian. Gabonetan Kabuki sindromearen eta gaixotasuna pairatzen duen Allan Atarrabiako gaztearen berri eman zuen. Gaitzaz emandako azalpenak azpiko entzutekoan dituzue.
Asteburuan egin zuten 'Kilometroak Kabukiren alde / Kilometros por Kabuki' erronka. Herriko zenbait gaztek, haien artean Esparzak berak Oihana mendian gora eta behera ibili ziren, korrika, goizeko zazpietan hasi eta arratsaldeko seiak arte, hiru kilometro eta zazpiehun metro inguruko ibilibdeari bueltaka.
Tarteka 30 lagun baino gehiago batu ziren gaixotasuna ikustarazteko erronkan lasterka, baina soilik hiruk hasi eta bukatu zuten, 75 kilometro baino gehiago eginik.
View this post on Instagram
Erronkak ere balio izan zuen Kabuki sindromea pairatzen dutenen alde dirua biltzeko. Josi Climbers gazte taldeak, 1.600 euro bildu zituen zozketagai eta Atarrabiako Udal plazan jarritako barraren bidez.