Erakusketaren helburua da ontzien diseinuak eta etengabeko hobekuntzak ikuspegi antropologikotik duen garrantzian sakontzea, eta bidenabar gonbit egitea, egun erabiltzen ditugun ontzien inguruko gogoeta egin dezagun: materialak, iraupena, zer motatako hondakin bihurtzen dira, etab. Nolakoa litzateke gaur egungo ontzien erakusketa bat?
Urtarrilaren 10ean inauguratuko da erakusketa, eta Elur Ulibarrena Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoko kideak bisita gidatu bat eskainiko du.
Ordutegiak: Goizez asteartetik ostiralera 10:00etatik-13:00etara eta arratsaldez asteartetik ostegunera 18:00etatik-20:00etara.