Ziber-jazarpena sare sozialen bidez eginiko jazarpena da. Eraso pertsonalak egitean edo informazio pertsonala hedatzean datza. Jazarpen honek egonezina edota larritasun emozionala eragin nahi du. Autestimu baxuko pertsonak izaten dira bai jazarleak baita biktimak ere eta honen aurrean nola jokatu oso argi izan behar dute bai haur-gaztetxoek baita haien inguruko helduek ere.
Julen Linazasoro Macsonrisas taldeko arduradunak oinarrizko aholkuak eman dizkigu ziber-jazarpena identifikatzeko eta babes neurriak jartzeko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.