Pello Iturria: "Melatonina oso lagungarria izan daiteke lo egiteko arazoak dituztenentzat"

Euskalerria Irratia 2022ko abe. 15a, 19:35

Gure garunean kokatua dagoen guruin txiki batean, epifisia edo guruin pineala izenekoan hain zuzen, gauez sortzen den hormona bat da melatonina, horregatik "loaldiko edo gaueko hormona" ere esan izan zaio. Gorputzak kopuru handiagoan jariatzen du haurtzaroan, eta kopuru hori gutxituz doa urteak aurrera egin ahala. Gaur egun, melatonina lorik hartu ezin duten pertsonetan erabiltzen da, bigarren mailako ondoriorik ez duen lasaigarri naturala delako. Hori dena azaldu digu Pello Iturria botikariak Irrintzi Plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!