Remarket ohiko truke-azoka eta bigarren eskuko arropa saltzeko azoka autobus geltoki zaharreko nasetan eginen da oraingoan, etenik gabe 11:00etatik 20:00etara. Geltoki elkarteak Emausko Traperoen laguntza du bere antolakuntzarako, eta edizio honetan biltzen diren etekinak Migratutako Pertsonentzako Informazio Gunera bideratuko dira, oso-osorik. Merkatuan parte hartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Repair Cafe hilero Geltokiak mota guztietako objektu matxuratuak konpontzeko antolatzen duen espazioa da. Oraingo honetan, goizez eta arratsaldez, tailerra zuzentzen duten boluntarioek objektu elektriko eta elektronikoak, jostailuak eta bizikletak konpontzen lagunduko dute, eta arropa eta ehunak konpontzeko gune bat ere egonen da.
Tailerrak
Jardunaldiak tailer gune bat ere izanen du. Helduentzat eta baita haurrentzat ere, tailer guztiak doakoak izanen dira eta parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Geltoki (geltoki.red) webgunearen bidez. Besteak beste, Alazne Juaniz artisauak joskintza-tailerra emanen du, eta Álvaro Cía de SumaConCausa enpresak birziklatutako materialekin haurrentzako tailerra zuzenduko du.
Zuzeneko musika
Egun osoa bertako bi dj-en zuzeneko musikak girotuko du. Goizean, TxinoBreaken Triciclo Sound System taldea izanen da protagonista, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Dj Monikrak arituko da.
Beste jarduera batzuk
Gainera, jardunaldiaren osagarri Swing Vermut bat izanen da Pamplona Swing Elkartearen eskutik, bizikleta elektrikoek sortutako elektrizitatearekin irabakiak egiteko espazio iraunkor bat, parkour tailer eta erakustaldi bat eta III. #mESS argazki lehiaketa irekia.