2022/11/13 19:30

Antzerkia

'Itsatsita, ezohiko musikala'

'Itsatsita, ezohiko musikala'
Atarrabiako Kultur Etxea, Hiru Herri

Neska batek eta mutil batek diskoteka batean elkar ezagutu, eta
sutsuki enroilatzen dira. Nori ez zaio gertatu? Baina gazteei arazo
txiki bat agertu zaie, medikuek "penis captivus" deitzen diotena,
eta topaketa sutsu horren amaiera ospitale bateko larrialdi gelan
izanen da. Han hasten da benetan gure istorioa. Mutila eta neska,
literalki itsatsita egonen direnez, elkar ulertzera eta elkar ezagutzera
kondenatuta egonen dira larrialdietako boxean itxaronaldi luze horretan. Itxaronaldia tentsioz betea, zirraragarria eta oso komikoa
izanen da, baina batez ere... musikala!

Sarrerak: 8 € leihatilan, 7 € interneten

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!