Menpekotasunen inguruko informazioa hedatzea eta profesionalen esku-hartze gaitasunak garatzea izanen dira helburu nagusiak. Goretti Soroa eta Juan Manuel Machimbarrena psikologoak izanen dira irakasleak eta azken honekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. Ikastaro hau UEUren Arrotxapeko egoitzan emanen da eta izena emateko epea zabalik dago.