‘Joan, parte hartu eta konta iezaguzu’. Hau da Nafarroako Gobernuak antolatutako gazteentzako lankidetza programa. Ekimen honen helburuak dira elkartasuna garatzea, kulturen arteko ikaskuntza erraztea eta tokiko komunitateei laguntza ematea, besteak beste.
Lankidetza-programa honen bitartez hiru hilabetetik urtebete arteko egonaldiak eskainiko zaizkie gazteei. Honetarako izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da. Iñaki Zabala Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinadorako kideak eman digu informazio guztia.