UEU

Nerea Aizpurua: "Biztanleriaren %30k irakurtzeko zailtasunak ditu"

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 30a, 09:00

"Irakurketa erraza" ikastaroa eskaini du Iruñean UEUk. Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak asko dira: desgaitasun edo nahasmen anitzak dituztenak eta baita etorkinak, analfabetismo funtzionala dutenak edo eskolatze gutxikoak ere, besteak beste. 

Irakurketa Errazak irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio eta irakurtzeko edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (biztanleriaren %30a). Hezkuntzaren alorrean, irakurketa sustatzeko eta ikasleekin komunikazioa hobetzeko IE funtsezko tresna da. Irakurketa ikasketa prozesua errazteko tresna bezala erabili nahi duten irakaskuntza eta pedagogia eremuko profesionalei zuzenduta dago eta interesa arrazoi ezberdinengatik irakurketa ulermen zailtasunak dituzten ikasleengan jartzen du: aldi baterako zailtasunak dituztenengan (etorkinak, analfabetismo funtzionala, eskolatze gutxikoak, arrazoi ezberdinengatik irakurketa baztertu dutenak…), zein zailtasun iraunkorrak dituztenengan (desgaitasun eta nahasmen anitzak).

Hezkuntzako profesionalek tresna honi esker ikasgelako egunerokoan ikasleentzako egokiak diren informazio eta ikasketarako material egokiak eskaini ditzakete, ikaslearekin eta familiekin modu eraginkorrean komunikatzeko gai izango dira, ikasleek ikasgelan eta beste tokietan irakurketaz gozatzeko eta ezaguerak lortu eta zabaltzeko tresna bezala ezarri eta erabili ahal izango dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!