Angel Mariezkurrena: "Jendea elkarrekin kantatzeko eta gozatzeko irrikitan dago"

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 21a, 12:33

Uztailaren 9an ospatuko da Baluarten Kantu Zaharren Bazkariaren seigarren edizioa. Bertan joaldunak, dantzariak, Barañaingo Erraldoiak, abeslariak eta sorpresa ugari izanen dira. Angel Mariezkurrena ekitaldiaren sustatzaileak eman digu honen berri. 

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du uztailaren 9an

Kantu zaharrak eta euskal kantak abestea maite dutenek batez ere, baina baita euskal folklorea eta kultura gustoko dutenek, hitzordu aparta izanen dute Baluarten Sanferminetan, uztailak 9an ospatuko den San Fermin Kantu Zaharren Bazkarian. 14.00etan hasita, tradiziozko euskal festa den honetan, nafar gastronomia eta upategiak dastatzeko aukera egonen da. Eta bazkalondoan, kantu zaharrak kantatzen ariko dira partaideak plater bakoitzean banatuko den kantu zaharrekin egindako liburuxkekin. Gainera, hitzorduan artista gonbidatuak izango dira, abeslariak, dantzariak, erraldoiak, joaldunak eta abar. Txartelak 65 eurotan (15 eurotan 12 urtetik beherakoen menua) ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean eta Baluarteko txartel-leihatilan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!