Koldo Amatria: "Uztailaren 9an San Ferminetan kantari arituko gara"

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 20a, 12:45

Orreaga Fundazioak San Ferminetan kantari ekimena antolatu du  uztailaren 9erako. Eguerdiko 12.00etan Burgoen Plazatik abiatuko dira eta kalez kale kantuan aritu ondoren bazkaria eginen dute San Jose Plazan. Bazkari honetarako txartelak eros daitezke eta Luzaiden jarri behar duten bakoien aldeko eskultura bat ordaintzera bideratuko da diruaren parte bat. Koldo Amatria elkarteko kidearekin mintzatu gara. 

Orreagako Batailaren Monumentuaren Aldeko Ekimenari diru ekarpena egiteko edota bazkaria ordaintzeko, hau da Orreaga Fundazioak baliatu duen kontu korrentea: 
 
Laboral Kutxa: ES35 3035 0139 71 1390021185
 
Informazio gehiago: www.orreagamonumentua.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!