Euskara langai jardunaldiak: euskara errentagarria ere bada

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 6a, 19:56

Maitzaren 24an Baluarten "Euskara Langai" jardunaldiak egin ziren Euskarabideak antolatuta. Han aztertu zen zer garrantzi duen euskararen erabilera sustatzeak arlo sozioekonomikoan. Hainbat praktika on eman ziren ezagutzera eta etorkizunerako erronkak ere hartu zituzten hizpide. 

Tafallako Fagor-Ederlan. Orkoiengo Mapsa, Labrit Ondarea, Izarra Tanatorioak, Top-topa-shop plataforma  edo informatika alorreko Oreka enpresen euskararekiko sustapen esperientziak partekatu ziren saio honetan. Modu berean, Osasuna Fundazioaren hizkuntza plangintza edota hainbat entitatek ematen ditzuten aholkularitza zerbitzuak ezagutu ahal izan ziren lan saioetan. 

Euskarabideko ordezkariek, beren aldetik, lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko eskaintzen dituen mota desberdinetako laguntzabideak aipatu zituzten. 

Edurne Elkano, Mapsa enpresako teknikaria, Mikel Erbiti Osasuna Fundazioko Komunikazio teknikaria eta Maialen Begiristain, Haize-AEK Hizkuntzalaritza Zerbitzuetako taldeko kidearekin mintzatu ginen. 

Jardunaldia ikus daiteke hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!