San Fermin ikastolan eskaintzen dituzten orduz kanpo jardueren artean bada txistua ikasteko aukera, hala ere hemen, oro har musika eskoletan bezala, azken urteotan ikasleen kopurua beherantz doa. Horregatik saio hau antolatu dute jendea txistura hurbiltzera animatzeko. Iñaki Goñi ikastolako eskolaz kanpoko jardueren koordinatzailea eta Xabier Olazabal txistularia Irintzi Plazan izan dira honetaz solasean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!