2022/05/27 20:00etan

Antzerkia

Esnatu naiz

Esnatu naiz

Andoni Mutiloa

Kabaret honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko kide askok bizi duten egoerari buruzko hausnarketa egiteaz gain, kolektibo osoaren eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi dugu.
Ikuskizun honetako protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da.

The Pink Flamingo klubean bere showa izatea lortu du. Jende ugari joaten da show hori ikustera. Pozik eta harro dago bere ibilbidearekin. Baina oraindik sendatu gabeko zauriak ditu eta kabaret honetan artistaren atzean ezkutatzen den pertsona ezagutzea lortuko dugu: Pello. Euskalduna, baserritarra, 10 urte lehenago Euskal Herritik alde egitea erabaki zuen, bertan ezinezkoa zitzaiolako lasai bizitzea.

Londresen bere ametsa egia bihurtu du. Ospea eta arrakasta. Zer gertatuko litzateke bere jaioterrira itzuliko balitz? Lagunek eta familiako kideek onartuko lukete den moduan? Pellok argi du: oraindik, gaur egun, ez da posible.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!