Iosu Alfaro: "Zinema, gizartea eraldatzeko arte gisa hartzen dugu Ecozine jaialdian"

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 16a, 17:52

ECOZINE Zinema eta Ingurumen Nazioarteko Jaialdia
maiatzaren 16tik 19ra eginen da Iruñeko Golem Baiona zinema aretoetan Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako atalak antolatuta. Lau film eskainiko dira, doan, 19:30etan hasita. Iosu Alfaro Ingurumen teknikariak eman digu informazio guztia. 

Astelehena, maiatzak 16: 

"ONE EARTH. Tutto é connesso"

Italia, 2021. 92 min. Ingelesezko jatorrizko bertsioa,
gaztelaniazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Francesco De Augustinis

Kanpotik ez dirudi abeltegiak direnik: hainbat solairutako blokeak, mendi baten erdian dagoen harrobi batean ezkutatuta, Txinako bihotz urrunean. Barruan, txerrien ekoizpen hiperintentsiboa, Txinako haragi-eskari gero
eta handiagoa asetzera bideratuta.
Abeltegi hiperteknologiko horien inguruan planetako lau txokoak ukitzen dituen istorio bat garatzen da. Erakusten du elikadura sistema globala klima-aldaketa bultzatzen ari dela, bai eta izurriteak eta biodibertsitatearen
kolapsoa ere.
One Earth dokumentalak istorio urrunak kontatzen ditu, besteak beste hizpide ditu Txina, Herbeheretako “elikaduraren Silicon Valeyko” laborategiak, auzitan dauden Brasilgo herri indigenen lurrak, osasunari mehatxu globalak eta naturarekin dugun harremanaren auzi etikoak, eta aditzera ematen du dena lotuta dagoela oreka hauskor batean oinarritutako sistema konplexu horretan.

Asteartea, maiatzak 17:

"Amuka"

Belgika / Kongoko Errepublika Demokratikoa,
2021.  71 min. Frantsesezko eta Swahilizko jatorriko
bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Antonio Spano

Kongoko Errepublika Demokratikoak ia munduko pertsonen erdiei jaten eman liezaieke. Eta, hala ere, sei kongoarretik batek gosea pasatzen du. Kongoko herritarren % 70ek nekazaritza du bizibide. 
Paradoxa horri aurre egiteko, nekazariak nekazaritza kooperatibetan elkartzen dira. Horietako batzuek bere egunerokotasuna partekatuko dute gurekin.  Elkar ezagutzen ez badute ere, ehunka kilometrora bizi badira
ere, sektore ezberdinetan lan egiten badute ere, haien ahotsak entzuten dira dokumental indartsu, sentikor eta zintzo honetan.

Asteazkena, maiatzak 17

"Ophir"

Frantzia / Papua Ginea Berria / Erresuma Batua,
2020.  97 min. Ingelesezko jatorrizko bertsioa,
gaztelaniazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Alexandre Berman eta Olivier Pollet

Ophir filmak iraultza indigena baten istorioa kontatzen du, bizitzaren, lurraren eta kulturaren aldekoa, munduko naziorik gazteena sortzeko bidea egiten ari dena Bougainvillen, Papua Ginea Berrian. Oda poetikoa, baina, aldi berean, dramatikoa askatasun eta subiranotasun egarri ezabaezinari; filmak Bigarren Mundu Gerratik Pazifikoan gertatu den gatazka handiena argitzen laguntzen du, eta ezagutzera ematen ditu kolonizazioaren kate ikusgai eta ikusezinak eta gerra fisiko zein psikologikoko ziklo luzeak.

Osteguna, maiatzak 19:

"La senda del pastor"

Espainia, 2021. 71 min. Gaztelaniaz
Zuzendaria: Silvia Pradas

Egun, geratzen diren artzain bakanek bizirik diraute antzinako lanbide bati eutsi nahian. Espainiako gizartea Europako garapen maila lortzen saiatzen den bitartean, haiek maite duten bizimoduari eusteko borrokatzen
dira. Sei artzainek, hainbat belaunalditako emakume eta gizonek, ahotsa goratzen dute beren bokazioa eta landabizitza babesteko. Protagonistek gidatutako narrazio intimo bati esker, haiekin bidaiatzeko aukera izanen
dugu urtebetean zehar, 2019-2020, inork imajinatu ezin zituen gertaerak gertatu ziren urtean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!