Rikardo Arregi: "Brodskyrentzat ura eta denbora sinonimoak dira"

Euskalerria Irratia 2022ko api. 11a, 11:52

Rikardo Arregik Joseph Brodsky poeta errusiarraren ‘Ur-marka’ liburua euskarara ekarri du eta Katakrakek argitaratu. Bihar eginen dute haren aurkezpena Iruñean Karrikiri elkartean, arratsaldeko 19.30etan.

Rikardo Arregik Joseph Brodsky poeta errusiarraren ‘Ur-marka’ liburua euskarara ekarri du eta Katakrakek argitaratu. Bihar eginen dute haren aurkezpena Iruñean Karrikiri elkartean, arratsaldeko 19.30etan.

Brodskyk bere bizitzaren lehen erdia Sobietar Batasunean eman zuen handik kanporatu zuten arte, 1972an, pertsona emankorra ez zelakoan.

Estatu Batuetara joan zen bizitzera 56 urterekin bihotzeko batek jota hil zen arte. Hala ere Venecia maite zuen eta 20 negu baino gehiago eman zituen Italiako hiri honetan eta hórrela  sortu zen liburu hau.

Rikardo Arregik berak eta hitzatzea egin duen Angel Erro poetak diote hau ez dela ohiko gida liburu edo bidaia ere. Hemen, batez ere, uraz eta denboraz mintzatzen da modu poetikoan. Rikardo Arregik Metropoli Foralean azaldu digu zer harreman ikusten zuen Brodskyk  ura eta denborareren artean.

Venecia beste modu batez begiratzeko aukera eskaintzen digu liburu hau, eta Venecia bezala bizitza oro har.

Lanaren aurkezpena bihar eginen da Karrikirin, 19:30etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!