Nafarroako 21 liburu dendak hautatu dituzte hiru lan, iaz argitara emandako liburu gutzien artean. Liburu ilustratuen artean 'Atlas de los grandes viajeros y exploradores', Isabel Minhós Martins eta Bernardo P. Carvalhok egindakoa, gaztelaniazko kategorian 'Azucre', Bibiana Candia idazle galiziarrarena, XIXgarren mendean Galiziatik Cubara esklabu moduan lan egitera eraman zituzten 1.500 mutil gazteren istorioa azaltzen duen eleberria, eta euskarazko atalean Katakraken argitara emandako 'Walden' liburua, Danele Sarriugartek itzulitakoa. Saiakera hau Henry David Thoreauk plazaratu zuen XIXgarren mendearen erdialdean. Zibilizaziotik aldendu eta Walden lakuaren ertzean bi urte eman zituen gogoetan murgildurik. Horren kronika da hau. Lan garrantzitsua eta lehen manifestu ekologistatzat jotzen dena. Danele Sarriugartek azaldu digu Irrintzi Plazan nolakoa izan den bere itzulpen lana.