Iosu Alfaro: "Ingurumen arazoak eta konponbideak aztertu nahi ditugu filmen bidez"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 23a, 20:33

Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak antolatzen duen Ecozine film dokumentalen jaialdiadiaren V. edizioa abian da. Gazteentzako emanaldiak apirilaren 11, 12 eta 13an eginen dira Iturramako Civivox gunean. Ikastetxeentzako izena emateko epea zabalik dago.   

Gazte atalean Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei gonbitea luzatzen diete haien ikasleekin filmak ikustera joateko. 6 film dira apirilaren 11, 12 eta 13an Iturramako Civivox gunean proiektatuko dituztenak, euskaraz eta gaztelaniazko saioetan.

Iosu Alfaro ingurumen heziketarako zerbitzuko teknikariak azaldu digu Irrintzi Plaza saioan zein den jaialdi honen helburua.

Saio hauetan parte hartu nahiko luketen ikastetxeek harremanetan jarri behar dira Ingurumen heziketarako zerbitzuarekin. 900 ikasle daude jada izen emanda, baina beste 200entzako tokia gelditzen dela oraindik jakinarazi zerbitzu honetatik.

Gazte atala amaitu eta aste batzuetara, maiatzean. Publiko orokorrentzako saioak eskainiko dira Golem Baiona zinematokietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!