Ainhoa Arano: "Bi urte luzeren ondoren hemen da berriro Iruña Rock, gogoz beterik"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 17a, 16:33

Iruña Rock jaialdia itzuliko da asteburu honetan bi urteko etenaren ondoren.  17 talde egonen dira Navarra Arenan ostiral eta larunbatean: Kase.O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maíz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita. Ainhoa Arano, Iruña Rckeko kideak eman digu informazio guztia. 


Oraindik eguneko sarrerak eta abonamenduak daude eskuragarri, 37 eta 65 euroren truke, hurrenez hurren (gehi kudeaketa-gastuak), ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Osasun- eta segurtasun-neurriek maskara nahitaez erabiltzea barne hartzen dute.
Eszenatokia, taberna-barra bat eta janari-gune bat edo food trucs bat egonen dira.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!