Nafarroa hegoaldean euskara sustatze aldera, Errigorak beste kanpaina bat abiatu du, 'Oinak lurrean' lelopean. Martxoaren 11tik 30era arte aukera dugu oliba olio birjina estra, kontserba, arroz, pasta eta lekale sortak erosteko, bai konbentzionalak bai ekologikoak. Apirilaren azken astean eta maiatzaren hasieran banatuko dituzte, 200 herri baino gehiagotan jarriko dituzten banaketa guneetan.