Idurre Eskisabel: "Gogoetarako eta borrokarako bide ematen diguten hainbat hitz eta kontzeptu bildu nahi izan ditugu"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 8a, 19:23

"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, mundua lokatzetan jartzekoa. Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek sortu dute. Azken honekin mintzatu gara #IrrintziPlaza saioan. "Lokatza" podcastak Ondas Saria irabazi berri du, hizkuntza koofizialetan podcast onenaren atalean.

EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastak Ondas Saria irabazi du, hizkuntza koofizialetan podcast onenaren atalean. Maiatzaren 24an jasoko dute egileek saria Malagan eginen den ekitaldian. Ahotsa, sormena, boterea, desioa, epika, etxea, bidaia eta gatazka dira zortzi ataletan jorratutako gaiak. Ikuspegi feministatik egindako elkarrizketak, musika eta hausnarketak. Besteak beste, Arantxa Urretabizkaia, Begoña del Teso, Uxue Iturrate "Ningra", Ainize Madariaga eta Arantzazu Loidi elkarrizketatu dituzte. Denboraz kanpoko edukiak denak, estalkirik eta distortsiorik gabe sakontzeko.

Musika aukeraketa Maider eta Leire trikitilariena da, eta sintonia, berriz, Mursegok sinatu du, Lourdes Iriondoren "Hala ere" abestiaren moldaketarekin. Soinu edizioa Joxe Alkainena da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!