Sarai Robles: "Sortzaileok behar dugu gela bat norberarena, eta hau da 'Geuretik sortuak' bekak ematen diguna"

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 24a, 20:28

Sarai Robles bertsolari eta idazle barañaindarrak "Etxe ikusezina" eleberri laburra prestatu du Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' bekari esker. Honetaz mintzatu gara #IrrintziPlaza saioan. 

Kultur sormena bultzatzeko bekak Udalbiltzak literatura, antzerkigintza eta zinemagintza arloetako 26 artista hautatu ditu ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoan parte hartzeko. Beren bizilekutik at hiru asteko egonaldietan 16 ipuin, bost antzezlan eta beste hainbeste film labur sortuko dituzte.

Ostegun honetan Uharteko Kultur Etxean aurkeztu du Sarai Robles gazte barañaindarrak bere kontakizuna. Ondarroa eta Berriatua udalerriak egokitu zaizkio bere lana garatzeko.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!