BI ANAI
Ezkutuko herri batean bizi diren bi anaiaren historioa kontatzen du. Txikitan umezurtz geratu ziren, eta, gainera, batek adimen urritasuna du. Zoritxarrez beteriko bizitza izan dute beti, eta aita hiltzen denean, gazteenak bere anaiaren ardura hartu beharko du.
Imanol Rayo
(Arbizu, 1984) Andoaingo Zine eta Bideo eskolan ikasi zuen zinema zuzendaritza, eta idazketa zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztanbiderekin.
2011n bere opera prima zuzendu zuen: izenburu berdina duen Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako Bi anai film luzea, aurrenekoa, Donostiako Zinemaldian Zinemira saria jaso zuena. 2019an Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako Hil Kanpaiak grabatu zuen. 2020ko Zinemaldian lehian egon zen filma, Zuzendari Berriak sailean.