Asalduetan inauteriko protagonistek elkarte ezberdinei bisita eginen diete, euren atarietan dantzak, kantuak edo bertsoak eskainiz.
Ekitaldi nagusian, aldiz, Koko-xuriek (dantzariek) hartuko dute plaza lehen lehenik. Koko-beltzek (pertsonaia zirtzil, ilun eta zirikatzaileak) ebatsiko diete tokia eta haien jelkaldi satirikoa eginen dute, urtean zehar hirian izandako gertakari esanguratsuenei buruz. Azkenik, bertsolariek plazan gertatu eta ikusitakoa iruzkinduko dute bertsoz. Kate hori ―dantza, antzerkia, bertsoa― 4-5 aldiz errepikatuko da ordu t’erdi inguruko herri antzezpenean. Parte-hartzaile guztiek, arizale zein publikoak, dantzatutako jauzi baten bitartez emanen zaio amaiera Iruinkokoari.