Geltokin aste honetan mozorroak, gastro-showa eta tailerrak

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 22a, 19:19

Geltokiko aste honetako programazioan mozorro tailerra izanen dugu ostegun arratsaldean, Gastro-showa Garawi CJ aktorea eta Otxakain gaztandegiko ahuntz esnekiekin ostiralean eta larunbat goizean Reapair Cafe eta argindarraren faktura ulertzeko tailerra. 

Geltokin bor-bor ari dira egun hauetan lanean. Pandemiaren murrizketak kenduta jo eta su ari da telefonoa joka otorduetarako erreserbak egiteko. Eta honetaz gain aurrera doaz  haien ohiko programazioarekin. Aste honetako ostegunean eta Arropa garbia kanpainaren barruan  inauterietarako mozorro tailerra eginen dute arratsaldeko 18.00etan. Ideia faltan daudenek edota jantzi edo osagarrien beharra dutenek han aurkituko dituzte Emauseko Trapuketariek Berriozartik ekarritako jantziak eta proposamenak.

Ostiralean berriro gastro-showa eginen dute Garawi CJ aktorea eta Otxakain gaztandegiko ahuntz esnekiekin

Eta asteari bukaera emateko beste bi proposamen larunbat goizerako, publiko osoari irekiak eta doan: Repair kafea , etxean matxuratuta ditugun gailuak konpontzeko tailer irekia eta erne: argindar faktura irakurtzen ikasteko tailerra, Goienerreko teknikariekin.

Katrin Ginea Geltokiko koordinatzaileak azaldu digu Irrintzi Plaza nolako proposamenak  diren hauek.

 

Gastro-showa

“Corazón, porque rima con Melón”

Otsailak 25 ostirala | 20.30etan | 20€

Garazi San Martin Boj iruindarra, Garawi CJ, aktorea, bakarrizketagilea eta sortzailea da, eta “Corazón, porque rima con Melón” ikuskizunean oso presente dagoen keinuen erregistro eta kontrol handiarekin, maitasun harremanez hitz egiten digu; maitasun erromantikoan nola hezi garen. Harreman heterosexualetan edo, hala badagokio, homosexualetan. Harreman osasuntsuagoak eraikitzera bultzatzen duen hausnarketa duen istorioa. Ziur bat baino gehiago identifikatuta sentituko dela, eta ziur ez duela inor axolagabe utziko.

Ekoizle gonbidatua: Sergio Cobo | Otxakain gaztandegia (Osakain) 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!