SETEM elkarteak garapenerako hezkuntza ziklo bat jarri du abian

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 17a, 18:36

'Balioen gurpila' du izena formakuntza ziklo honek. Lehen saioa otsailaren 19an, larunbatean, eginen da Plazara gunean. Bertan Nekane Jurado ekonomistak performanze berezi bat eskainiko du azaltzeko ekonomiak nola funtzionatzen duen mundu mailan. Maria Soto, SETEMeko kideak eman digu informazioa. 

Urtero SETEMek prestakuntza saio sorta bat proposatzen du, modu integralean gure bizimodua era  kontzientean eta kritikoan ikusten lagunduko diguna. Honekin batera, maila globaleko desberdintasunei buruzko sentsibilizazioan eta kontzientziazioan oinarrituz, eta justiziaren alde egiten duen herrialdeen arteko harremana lortzen lagunduko duten alternatibak proposatzen dizkigu GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) honek. 

Aurten nazioarteko elkartasun bidaiak berreskuratuko dituzte. Argentina eta Perura joanden dira boluntarioak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!