Oiartzunen egin zuten hiru asteko egonaldia taldeko lau partaideek lan hau abian jartzeko.
Laura Villanueva, Mikele Urroz, Luzia Ezker eta Maialen Diaz han aritu ziren jendearekin eta kolektibo desberdinekin solasean, hala nola dokumentazio lana egiten garbitokian biltzen ziren emakumeen istorioak biltzeko. Garbitokia zen herrietan emakumeen biltzeko tokia, gizonik gabe, eta intimitate alorreko kontuak modu publikoan adierazteko gunea.
Honen inguruko gogoetak josi dituzte lan honetan.
Oiartzunen estreinatu eta Uhartean eman ondoren, Euskal Herrian barreneko birari helduko diote irailera arte.