Gure hiria bir-naturalizatzeko lantegia eginen da

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 8a, 18:54

Maushaus oso gazteei zuzendutako hezkuntza-proiektu artistiko-teknikoa da, non tailerren bitartez, arkitekturarekin harreman afektiboak ezartzen diren eta hiriaren hizkuntza deskubritzen den hiria osatzen duten elementuak ikertuz. Proiektu honetan oinarritutako familia-lantegia eginen da Iruñeko Ingurumen Heziketarako gunean, otsailaren 9an gaztelaniaz eta martxoaren 16an euskaraz. 

Familiarteko lantegi hau eginen dute Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako gunean, Arrotxapean. Lehen saioa astezke honetan bertan da, gaztelaniaz, 17:30etatik 19:00etara eta martxoaren 16an gauza bera eginen dute euskaraz.

Miriam Campos Maushouse proiektu honetako teknikariak eman digu honen berri Irrintzi Plaza saioan. 

Lantegi honetarako izen ematea doakoa da eta zabalik dago 010 edo 948 42 01 00 telefonoetara deituz (mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!