Udalbiltzak ‘Geuretik Sortuak’ kultur egitasmoa antolatu du euskal kultura eta euskarazko sormen lan berriak sustatzeko. Horretarako beka deialdi bat egin zuten joan den urtearen hasieran eta aurkeztutako proiektu guztietatik 26 hautatu zituzten. 16 narrazio, 5 antzezlan eta 5 film labur sortu dira beka honen lehen edizioan.
Euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena bultzatzeaz gain, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala sortzea da Udalbiltzaren ekimen honen helburua. Hori dela eta sormen lanak garatzeko artista edo talde bakoitzak hiru asteko egonaldia egiteko aukera izan du, bere bizilekua ez den herri batean.
Maitane Perez idazle iruindarrari, esate baterako Amasa-Villabonan egokitu zitzaion egonaldia eta esprientzia honen berri eman digu Irrintzi Plaza saioan.
Astearte honetan itzuliko da Maitane Perez Amasa-Villabonara “Leku bat omen zuen” izena daraman bere narrazioaren aurkezpena egitera.