Hamahiru erakundek sortutako baliabideak dira eta katalogo hau eten gabe ari dira gai berriekin elikatzen eta gaurkotzen.
Modu honetara lana erraztu nahi diete hezitzaileei haien kurrikulumetan jasangarritasuna, feminismoa, kulturartekotasuna edo pobrezia gaiak, beste beste landu ditzaten. Edukiez gain, gaiak enfokatzeko modu egoki eta tranbertsala ere sustatu nahi dute.
Unai Zabaleta Aldaz koordinadorako kidea da eta berak eman digu katalogo berriaren inguruko informazio guztia.
Garapenerako hezkuntzarako baliabideen katalogoa hau Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinadoraren web gunean aurki daiteke. Hemen.