"El rey tuerto" antzezlana, edota biktimak eta borreroak afari batean topo egiten dutenean

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 27a, 19:41

David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, gizarte-dokumentalista bat, begi bat galdu duena manifestaldi batean gomazko pilota baten erruz. Biek topo egiten dute afari batean. Hau da Inextremis taldearen antzezlan honen abiapuntua. Estreinaldia Gayarre antzokian izanen da ostiral honetan 20.00etan. 

Oier Zuñiga eta Ion Barbarin aktoreekin mintzatu gara lan honetaz. 

Udazkenean euskarazko bertsioa estreinatzeko asmoa dutela aurreratu digute. 

Nafarroako Inextremis Teatro taldea Marc Crehueten istorio honekin itzuliko da Gayarrera. Zer gertatuko litzateke istiluen kontrako polizia bat bere indarkeriaren biktima batekin topatuko balitz beste testuinguru batean, manifestazioaren kaosetik urrun, lagunen arteko afari batean, esate baterako? Gau-jaiak ez du itxura onik, kontrakoa baizik, baina nork daki, batzuetan pertsonak harrigarriak dira.

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Dramaturgia/Dramaturgia Marc Crehuet Dirección/Zuzendaritza Fernando Bernués Intérpretes/ Antzezleak Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin Escenografía/Eszenografia Fernando Bernués Diseño y realización de vestuario/Jantziak diseinatu eta egitea Ana Turrillas Diseño y realización de iluminación/Argiak diseinatu eta egitea David Bernués (Acrónica Producciones) Producción/Produkzioa Ane Antoñanzas

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!