Ainize Madariaga: "Telesail oso bat egin liteke Marga Andurainen bizitzaz"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 27a, 18:55

Baztango (H)ilbeltza, eleberri beltzaren inguruko programazioa, amaitzear dago. Asteburu honetako proposamenen artean dago Ainize Madariagak ostiral arratsaldean emanen duen Marga Andurain baionarraren inguruko hitzaldia. Bidaia zalea, ausarta, trafikantea, espia... eta auskalo zer gehiago izan zen emakume hau joan den mendearen lehen hamarkadetan. 

(H)ilbeltzaren asteburako programazioa: 

Ilbeltzaren 28an, ortzirala,19:00etan

Elizondoko Arizkunenean/ KLASIKOA

Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia,

Ainize Madariagaren eskutik.

 

 

Ilbeltzaren 29an, larunbata,11:00etan

Elizondoko Arizkunenean/ MAHAI-INGURUA

BELTZAK ARGITARA. Hondar Ahoak (H)ilbeltzan, Marian Fernandez eta

Koldo Almandoz.

Larunbata,14:00etan / BAZKARIA

Erratzuko elkartean  / Bazkal ondotik, elkartean, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuaren aurkepena. Ane Gartzia gidari.  

Iluntzean, SUSMAGARRIEN GAUA, Erratzun barna 

 

 

Ilbeltzaren 30ean, igandea,11:00etan

Iruritako plazan/ ITZULI BELTZA

LUBAKIETAKO OROIMINAK

igandea,19:00etan

Elizondoko Arizkunenean/ 

Gutun musikatua Victor Frankensteini. Petti eta Ana Galarragaren eskutik.

 

EUSKAL HERRIAN LITERATURA BELTZA SUSTATZEKO

(H)ILBELTZA BEKA

2022 urteko dirulaguntzaren oinarriak

Lehendabizikoa. Dirulaguntzaren xedea 

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero. 

Deialdi honen helburua Fred Vargasen Debout les morts eleberri beltza euskaratzea da. Horretarako, parte-hartzaileek eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki III. atala, 18. orrialdetik 24.era (ikus eranskina).

Bigarrena. Kopurua 

Deialdi honi 6.000,00 € esleituko zaizkio:

 

Eskaria 2022ko martxoaren 25a artioegin beharko da Baztango Udaleko erregistroan, eguna bera barne.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!