Nahikari Uriarte : "Mendialdeko lehen sektoreko langileei balioa aitortu nahi diegu"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 25a, 19:38

Cederna Garalur Elkarteak "Etxean etxekoa" kanpaina antolatu du tokian tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko. Honekin batera, lehen sektorean lan egiten duten pertsonek beren lanak duen balioaz kontzientzia hartzea da kanpainaren beste helburua. 

Cederna Garalur Elkarteak "Etxean, etxekoa" kanpaina jarri du martxan, Nafarroako Mendialdean lehen sektorean diharduten langileei gizartearen aurrean balioa emateko.

Kanpainak tokian tokiko produktuak erostea kontsumo mota logiko eta naturalena dela defendatzen du, Nafarroan inbertitzeko eta lehen sektoreko lerro ezberdinek egiten duten lan bikaina eskertzeko aukera ematen duelako.

Etiketa bat diseinatu da tokiko establezimenduetan Nafarroako Mendialdeko eskualdeetatik datozen produktuak identifikatzen laguntzeko, eta horien kontsumoa sustatzeko.

Hau izango da "Lehen Sektorearen Balorizazioa" proiektuaren barruan aurreikusitako ekintzetako bat.

Herritarrak kontzientziatzeaz gain, proiektuak lehen sektorean lan egiten duten pertsonak eta taldeak kontzientziatu nahi ditu. Horretarako, Cederna Garalurrek hainbat saio antolatu ditu, parte-hartzaileek beren produktuei eta jarduerei buruz gogoeta egiteko, beren lanak gure ingurunean, landa- zein hiri-ingurunean, duen balioa eta eragina aldarrikatzeko estrategiak garatuz.

Nahikari Uriarte, Cedernako teknikariarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

(Argazkian Baztango Kortariko Gasnategiko Julen Arburua)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!