Egindako lehenengo unitatea Alde Zaharrari lotutako sei geralekuko ibilbidea da eta maitzerako beste auzoetako unitateak plazaratzeko asmoa dute. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek paperezko liburuxkak erabiliko dituzte eta DBHko 2. eta 3. mailetako gaztetxoei, aldiz, telefono mugikorarren bidez aritzeko aukera emanen diete AppCitymaps aplikazioaren bidez.
Ikastetxeetako irakasleek aukera izanen dute honen inguruko formakuntza jasotzeko EIBZ atalaren bidez otsailetik aurrera.
Aitzol Lasa matematikaria eta NUPeko irakaslea da ekimen honen koordinatzaile eta egileetako bat. Berak eman digu programaren informazio guztia Irrintzi Plaza saioan.
Lehenengo ibilbide honetan dauden edukien eta proposamenen adibide gisa aipa daiteke Pellejeriako Txokoaren hiri-baratzean eraikitako kupula geodesikoa paperez egitea edota kalkulua egitea jakiteko zenbat jende sartzen den Udaletxe Plazan txupinazoaren unean.