Karrikiri Iruñeko Euskara Taldeko kideak aritzen dira urtez urte mapa hau osatzen eta berritzen. Duela 27 urte jarri zen abian kanpaina hau eta Karrikirirekin batera, Iruñerriko hainbat udaletako euskara zerbitzu ari dira lanean ekimen honetan, Euskarabidearen laguntzarekin.
Programa honetan parte hartzen duten establezimenduek konpromisoa hartzen dute jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen pertsona euskaldun bat izateko eta Karrikirik,bere aldetik, itzulpen zerbitzua eskaintzen die, Iñaki Justes Karrikiriko kideak Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.
Aurten paperezko liburuxkaz gain mapa digitala ere eskura daiteke Karrikiriren web gunean.