Marrazkilari aldudearrak, 'Bekatorosak' bere lehen album ilustratua plazaratu zuen iazko udaberrian. Nafarroa Behereko zazpi lagun elkarrizketatu zituen, lesbianak, queerrak, gayak… haien esperientziak paperera ekarriz.
Euskal Herriko LGTBI pertsonek erreferenteak behar ditutela aldarrikatzen du Domek. Aldudetik 16 urterekin atera zen ikasketak egitera, lehenbizi kostaldean, gero Parisen eta ondoren Glasgown. Zenbait urteren ondoren etxera itzulita egoera hoberako aldatzen hasia dela antzeman zuen, Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.
'Bekatorosak' lan honetan emazteen irudiak ageri dira. Emazte biluziak. Indartsuak. Emazte lodiak. Denak bekatorosak euskaldun fededun eta heteronormadun ikuspegitik begiratuta.
Honetaz aritu dira beraz, Harrotu gunean gaur eta bihar eginen diren saioetan. Sarrera librea izanen da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Hemen Argia aldizkarian Miren Artetxek apirilean eginiko elkarrizketa interesgarria, Dani Blancoren argazkiekin.