Elurre Iriarte: "Nobela beltzak jakinmina pizten dizu"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 5a, 12:14

(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea hilaren 24tik 30era ospatuko da Baztanen. Aurten Koldo Biguri eta Itxaro Bordaren liburu berriak, Euskal gaizkileen podkastak, Marga Andurain baionarra edo Hondar Ahoak telesaila ezagutzeko aukera esakiniko dute, besteak beste. 

VIII. edizioa izanen da aurtengoa. Iaz, pandemia dela eta, normalean aste bakarreaen egiten den programazioa urte osoan zehar barreiatu behar izan zuten. Aurten , aldiz, dena aurikusi bezala egiteko itxaropena dute antolatzaileek.

Genero Beltza , zalantzarik gabe, oso erakargarria suertatzen jende askorentzat. Hilbeltza ekimeneko sustatzaile bati, Elurre Iriarteri, galdegin diogu zer duen eleberri beltzak horren gustagarri izateko eta nola sortu zen Baztanen ekimen hau egiteko ideia.

Ilbeltzaren 24an abiatuko da aste beltza eta  Astelehenetik igandera hainbat saio prestatu dute.

 

EGITARAUA 2022

Ilbeltzaren 24an, astelehena,19:30ean

Arizkungo liburutegi beltzan/ IDAZLEEKIN SOLASEAN.

IV:(H)ilbeltza bekaren irabazlea : Koldo Biguri Agur, maitea,ikusi arte.

Massimo Carlottoren Arrivederci amore,ciao nobela beltzaren itzulpenarekin

 

Ilbeltzaren 26an, asteazkena,19:00etan

Anizko elkartean/ EUSKAL GAIZKILEAK podcasta

Beñat Hach Embarek-ek zuzenduriko solasaldia.

 

Ilbeltzaren 28an, ortzirala,19:00etan

Elizondoko Arizkunenean/ KLASIKOA

Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia,

Ainize Madariagaren eskutik.

 

Ilbeltzaren 29an, larunbata,11:00etan

Elizondoko Arizkunenean/ MAHAI-INGURUA

BELTZAK ARGITARA. Hondar Ahoak (H)ilbeltzan, Marian Fernandez eta

Koldo Almandoz.

Larunbata,14:00etan / BAZKARIA

Erratzuko elkartean  / Bazkal ondotik, elkartean, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuaren aurkepena. Ane Gartzia gidari.  

Iluntzean, SUSMAGARRIEN GAUA, Erratzun barna 

 

Ilbeltzaren 30ean, igandea,11:00etan

Iruritako plazan/ ITZULI BELTZA

LUBAKIETAKO OROIMINAK

igandea,19:00etan

Elizondoko Arizkunenean/ Gutun musikatua Victor Frankensteini. Petti eta Ana Galarragaren eskutik.

 

(H)ilbeltza Beka

Honetaz gain Euskal Herrian nobela beltza sustatzeko beka berriaren deialdia egin dute.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero. 6.000 euroko beka da.  

Deialdi honen helburua Fred Vargasen Debout les morts eleberri beltza euskaratzea da. Horretarako, parte-hartzaileek eleberriaren lagin bat itzuliko dute, zehazki III. atala, 18. orrialdetik 24.era. Martxoaren 25era arte bidali ahal izanen dura laginak Baztango Udaleko Erregistrora. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!