Sara Nieto: "Hiritarrak ahaldundu nahi ditugu klima aldaketaren aurrean""

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 5a, 12:05

Klima ekintzarako lantaldea jarriko du abian Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak, bigarren urtez. Izena emateko epea urtarrilaren 12ra arte dago zabalik eta 010 telefonoaren bidez egin daiteke. 

Ekimen hau hiritar heldu guztiei dago zuzendua eta trantsizio ekologikoa martxan jartzeko pertsonak ahalduntzea du helburua.

Klima aldaketak dakartzan kalte eta mehatxuak begi bistakoak dira, gero eta gehiago, baina aterabideak bilatzerako orduan oztopoak aurkitzen ditugu eta horiek gainditzen ikasteko antolatu dute lantalde hau.  Sara Nieto, Ingurumen Heziketarako zerbitzuko teknikariak azaldu digu Metropoli Foralean zien diren traba nagusiak transizio ekologikoan aurrera egiteko.

Klima ekintzarako lantaldearen proposamena ‘Go Green Iruña’ udal-programaren parte da. Programak hiriak klima-aldaketari aurre egiteko garatutako jarduketa guztiak hartzen ditu barne, eta datorren hamarkadarako jarduketa-ildo berriak zehazten ditu.

Lantalde honek zazpi saio eginen ditu urtarrilaren 19tik aurrera eta apirila bitartean. Zazpi asteazkenetan bilduko dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Saio horietan banakako zein taldekako aldaketa-ekimen batzuk aztertuko dira, eta parte hartzaileek konpromiso ebaluagarriak hartuko dituzte trantsizio ekologikoko prozesuak abian jartzeko.

Izena ematea doakoa da eta 010 telefonora deituta egin daiteke urtarrilaren 12ra arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!