Maitena Muruzabal: "Fantasia errealitatea ulertzeko tresna bat da"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 23a, 18:11

Heldu den igandean hasiko da Txantrean Brif-Braf-Bruf fantasia jaialdiaren bigarren edizioa. Hiru gune desberdin izanen ditu: Baso Fantastikoa Munduaren Parkean, Hiri Fantastikoa Arriurdiñeta Plazan eta Feria Fantastikoa Euskara Plazan. Maitena Muruzabal Kontalariak ekarteko kidearekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. 

Auzoko lau ikastetxetako haurrek, hizkuntza desberdinak mintzatzen diren auzolagunek, merkatariek eta liburutegiak hartu dute parte Kontalariak Elkarteak antolatutako jaialdi honetan.

Fantasia da kultur ekimen honetako muina. Gianni Rodari idazleak fantasiaz zuen kontzeptua da Brif-braf-brufen oinarria, Maitena Muruzabal Kontalariak elkartzeko kideak azaldu digun bezala. 

Munduaren Parkean, hau da  Baso Fantastikoan zuhaitz kantariak aditu eta Garcia Galdeano ikastetxeko haurrek Mikel Belaskoain artistarekin sortutako izaki mitologikoak ezagutu ahal izanen ditugu.

Liburutegi ondoko Arriurdineta Plazan telefono kabina handi bat aurkituko dugu ipuinak aditzeko, eta Euskara Plazan jolas egiteko aukera haurrek beraiek prestatutako jokoekin.

Honetaz gain Miren Asiain Lora ilustratzailea hasia da, jada, Gares Plazan horma irudi erraldoia margotzen.

Hau dena Txantrea Fantastikoan, abenduaren 26tik eta urtarrilaren 8ra arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!