Iosu Alfaro: "Kontsumoa modu zirkularrean ulertzea ezinbestekoa da"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 22a, 18:54

Abenduko azken egun hauetarako hainbat ekimen antolatu dituzte Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako zentroan. Asteartetik hasita eta ostiral eguerdira arte, dirurik gabeko truke azoka txikia dago martxan. Honetaz gain jostailuen azoka eta haurrentzako tailerrak eginen dira. 

Kontsumoa modu linealean egiten dugu gehienetan, hau da ekoiztu erosi erabili eta bota eta honen aurrean kontsumo zirkularra proposatzen digute jasangarritasun eskolatik. Iosu Alfaro ingurumen heziketarako teknikaria da eta berak azaldu dizkigu kontzeptu hauek Irrintzi Plaza saioan. 

Azoka honetaz gain, jostailuak trukatzeko merkatua eginen da abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an goiz partean,  eta haurrentzako tailer bat: Estanpatuko dugu? sortu, eta murriztu zure kontsumoa. Abenduaren 29an eginen da gaztelaniaz eta 30ean euskaraz, goizeko 10:30etatik aurrera, bi orduz eta doan. Oraindik gelditzen dira plaza libre batzuk batean zein bestean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!