Uxue Razquin: "Gero eta emakume gehiago ausartzen dira haien lanak argitaletxe batera bidaltzera"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 21a, 18:43

Uxue Razquin iruindarra Erein argitaletxean aritzen da editore lanetan joan den apirilaz geroztik. Durangoko Azokatik pozik itzuli da aukera paregabea izan delako publikoa eta egileekin topo egiteko. Halaber dio pozgarria dela ikustea zenbat gazte eta zenbat emakume ari diren gaur egin euskal kultura sortzen. Erein Argitaletxeak atera dituen nobedade batzuk ere ekarri dizkigu Irrintzi Plazara. 

Irati Jimenezen "Ogia eta zirkua", Fermin Etxegoienen "Totelak", Toti Martinez de Lezearen "Nur eta zirku miragarria", "Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak", Iban Zalduaren "Nola izan garen gauza", Goizalde Landabasoren "Krakovia", Jon Arretxeren "Dortokaren begirada" edota Elmer elefante koloretsuaren lan berria "Elmer eta lotarako ipuina" dira, besteak beste, Uxue Razquinek ekarri dizkigun liburu berriak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!