Beñat Agirre: "Austrian jende asko dago txertatu gabe beren bizimodu eta egoera ekonomikoa ez dituztelako arriskuan ikusten"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 20a, 19:55

Biokimika eta Bioteknologia ikaslea da Beñat Agirre Mindegia, Eltzaburuko gaztea. Vienan bizi da orain eta berarekin mintzatu gara hango jendeak COVID 19aren aurrean duen jarreraz. 

 

Erasmus programarekin Austriara joan zen iaz Beñat Agirre eta aurten han gelditzea erabaki du alemana ongi ikasteko. Souvenir denda batean egiten du lan eta han sartzen diren pertsona guztiei COVID pasaportea eskatu behar die. Handik ere ikusten ditu ia egunero murrizketen aurka antolatzen diren protestaldiak. Bezero batzuen haserrealdiak ere jasatea tokatu zaio behin baino gehiagotan.  

Austrian txertoak hartuta dauden pertsonen kopurua igo da azken asteotan eta orain %70koa da. 

Beñatek azaldu digunez kasu askotan ez da aurkako jarrera dutelako, baizik eta utzikeriarengatik. Pandemiak eragin ekonomiko zuzenik ez dienez eragin, ez dute txertatzeko estuasun handirik sentitzen. 

Orain Austrian bizi duten konfinamenduaz, pandemiaz, turismoaz, souvenirrez eta gaixotasunaz mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan zientzialari gazte  ultzamarrarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!