Iruñeko eta areago Euskal Herriko euskaltegi zaharrenetako bat den honetatik asko eta asko dira handik pasa direnak iksale zein irakasle gisa.
Otsailetik aurrera ezagutuko ditugu urteurrenaren inguruan prestatzen ari diren ekimenak: narrazio liburu bat, dokumental bat eta kontzertu handi bat martxoaren 5ean Baluarten eginen dena, besteak beste.
Hori guztia egiteko diru bilketa bat abiarazi dute, crowdfunding, bat eta urtarrilaren 9ra arte aukera izanen dugu gure ekarpenak egiteko. Bertako irakasle da Xabier Martinez de Lezea eta berak esan digu Irrintzi Plazan zer espero duten proposamen honetatik.