Palestinaren aldeko mobilizazioa deitu du BDZ plataformak azaroaren 29an

Reyes Ilintxeta 2021ko aza. 24a, 19:30

Palestinaren aldeko nazioarteko eguna ospatuko da azaroaren 29an. Iruñean arratsaldeko 19:00etan Gazteluko Plazan deitu du elkarretaratzea BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorretarako) plataformak. 

Lucia Etxeberria kolektibo honetako kideak azaldu digu nortzuk diren mobilizazio honen deitzaileak Nafarroan eta zer nolako aldarrikapenak eginen dituzten ekitaldian.

Elkarretaratzea Gazteluko Plazan izanen da. Parte hartzaileen artean Rotten XIII taldeko kide batzuk izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!